Software testatze

Software-testatzea softwarearen kalitatea bermatzeko erabiltzen den ikerketari deritzo. Teknika multzo bat erabiliz, akatsak hauteman ditzakegu softwarearen kalitate-maila bermatzeko. Beste era batera esanda, garatutako aplikazioaren ikuspegi objektiboa lortzen laguntzen digu gure aplikazioaren kalitatea hobetu ahal izateko.

Software-produktu bakoitzak publiko desberdinak izan ditzake. Software-probak publiko edo interesatuentzat produktua onargarria den ebaluatzen laguntzen digu.

Akatsak softwarearen bizi-zikloaren atal oso garrantzitsuak dira. Hauei esker gure softwarearen erroreak zuzendu eta hurrengo bertsioetan aplikazioaren kalitatea hobetzen dute eta bertsio hobetuak argitaratzea ahalbidetzen dute. Hori dela eta, testatze metodo asko akatsei zuzenduak egon ohi dira.

Probak egiteko garaian hainbat testaketa-mota aurki ditzakegu. Lehena proba estatikoa da. Bertan, kodea bere horretan exekutatu gabe, kodearen analisia lortzen da erreminta automatizatuak erabiliz. Bigarrena, dinamikoa litzateke, non programak exekutatuak izan behar dute analisia lortu ahal izateko. Hirugarrenean, proba pasiboetan, sistemaren erregistroak aztertzen dira analisia burutzeko.

Softwarea testatzeko metodo ohikoenak kutxa zuria eta beltza izan ohi dira. Hauetaz gain grisa ere aurki dezakegu, bien arteko ikuspegi hibridoa deritzona.

Azkenik, testeatze mailak eta teknikak adierazten dira sakonago. Hauetan atal bakoitzaren funtzioa azaltzen da. Atal bakoitzak ez du zertan besteekin zerikusia eduki behar, baina probak osagarriak izan daitezke beraien artean.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy